Dagoeneko ikasturte berria hasi dute Baztango Gaiteroek eta horrekin batera, dantzaldien denboraldia ere igande honetan, azaroak 9, abiatuko dute Erratzuko plazan. Igandean 12:30ean izanen dute hitzordua Erratzuko plazan edo, euria eginen balu, frontoian.