Zuhaitzen mitologiari buruzko solasaldia eginen dute larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 4a

Elizondoko Akelarre Kulturgunean izanen da hitzaldia. Argazkia inaugurazio egunean ateratakoa da.

Aitor Ventureira idazle eta dibulgatzailea zuhaitzen mitologiari buruz solasean ariko da larunbatean Elizondoko Akelarre Kulturgunean 18:30ean. 

Zuhaitzak izanen da solasaldiko protagonista. Antolatzaileek azaldu dutenez, «gure arbasoek haritz, pago, hagin, lizar, gaztainondo eta abarrekin lotu zituzten kondairetan murgilduko gara. Era berean, haiek sortu zituzten usadio, kultu, erritu eta sinesmenen berri ere izanen dugu». 

Solasaldia gaztelaniaz izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun