Baztango Osasun Plataformak osasun publikoaz mintzatzeko mahai ingurua antolatu du ortzegunean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 3a

Baztango Osasun Plataformak berriki egindako elkarretaratzea Elizondoko Osasun Etxe aitzinaldean. Argazkia: Utzitakoa.

Osasun publikoaren egoera solasgai izanen den hitzordua antolatu du Baztango Osasun Plataformak ortzegun honetan, azaroaren 6an, Arizkunenean 18:00etan

Hitzorduan osasun publikoaren egoera izanen dute hizpide  eta zenbait ikuspuntu diferentetako zenbait ahots izanen dira entzungai: Lazaro Elizalde, Nafarroako Osasun Plataformako kidea; Bene Agirre, familia medikua; Fernando Anbustegi, Osasun Kontseiluko burua eta Aitzol Iturbe, Baztango Osasun Plataformako kidea.

Bertzetik, irail hasmentatik, «osasun publiko duina exijitzen segitzeko» asteazkenero elkarretaratzeak eginen zirela iragarri zuen Baztango Osasun Plataformak. Hala ere, oraingoan, ortzegunean, mahai ingurua antolatu duenez, asteazken honetan elkarretaratzerik egonen ez dela jakinarazi du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun