Belate eta Almandozko tunelak itxiko dituzte asteartean Irungo noranzkoan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 3a

Mozketak Irungo noranzkoari bakarrik eraginen dio eta Iruñe aldera N-121-A errepidetik normaltasunez joaten ahalko da.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Almandozko eta Belateko tunelen inguruan egin behar dituzte lanak tarteko, N-121-A errepidea itxia egonen da Irungo noranzkoan, asteartean, 08:00etatik 17:30era. Trafikoa Belateko errepide zaharretik desbideratuk dute. Iruñerako erreia, berriz, normaltasunez irekia egonen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun