Inguruko osasun langile eta suhiltzaileek Ninonino eguna antolatu dute azaroaren 8an; herritarrei hurbildu eta hartu emaneko harremanak estutzeko asmoz. Bide batez, herritarrek euren kezkak helaraztea eta arrisku egoeretan nola jardun ikastea izanen dira eguneko helburu nagusiak eta horiek bete daitezen, tailer zein erakustaldi diferentez osatutako egun osoko egitarau zabala prestatu dute. Bertzalde, aipatzekoa da Lanbide Heziketako Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako ikasleen laguntza bildu dutela egitarauaren difusioarekin eta bertzelakoekin.
Tailerrak
09:30etik 11:30era bitarte, 30 minutu iraunen dituzten lau tailer diferente eskainiko dira eta bakoitza lau aldiz errepikatuko da bata bertzearen segidan. Lehenbizikoa, RCP teknikaren ingurukoa izanen da; bigarrena, suteetan ateak ixtearen garrantziari buruzkoa izanen da; hirugarrena, berriz, larrialdien aitzinean auzo elkartasuna bermatzeaz arituko da eta laugarrenean, mendian galduz gero segitu beharreko protokoloa landuko da.
Erakustaldiak
12:00etatik 14:00etara bitarte, Elizondoko plazan, trafiko istripuetako erreskate erakustaldia, suteetan jarduteko erakustaldia eta itzalgailuak erabiltzeko erakustaldia eginen dituzte. Horrez gain, bi ordu horietan haurrendako zein helduendako informazio txokoak egonen dira.
Egunari buruzko informazio gehiago hemen dago eskuragarri eta tailerretan parte hartzeko izen ematea irekita dago dagoeneko hemen klikatuta.