Duela 35 urte inguru, Baztan eta Malerrekako pilota eskolak elkartuta, Txaruta Pilota Elkartea sortu zuten. Oraingoan, elkartea birsortu egin dute, emakumezkoen entrenamendu taldea sortu baitute lehenbiziko aldiz.
Aritz Elizegi gartzaindarra da taldearen entrenatzailea eta 5 eta 10 urte bitarteko neskak Juanjo Atxa Mindegia pilotalekuan biltzen dira asteazkenero 16:45ean, esku pilotan aritzeko.