Berdintasuna, feminismoa, partehartzea, aliantzak, komunikazioa, komunitatea, elkarlana, beldurrak, desberdintasunak, erasoak, ahalduntzea, indarra...atzo Elizondon, liburutegian egindako mahainguruaren ondorioetara bideratu baldin badugu ere elkarrizketa honetako hasmenta, ba...arrastoak bertzerik ez dira izan atzo arratsaldean gonbidatuek adierazitakoetatik hartu genituen ideiak atzo gerturatu ginenak.
Emakumeen partehartzea politikan, aukerak, trabak, erronkak ...horren bueltan izan zen atzokoa.
Aintzane Ariztegi, Alazne Sansiñena eta Arantxa Arregi, Eider Perez de Herediak gidaturiko solasaldian izan ziren eta goiz honetan, Aintzane eta Alazne estudiora hurbildu zaizkigu, Arantxak Altsasun bertze bilera bat hitzartua zuen tenore honetan eta ezin izan du gurekin zuzenean egon.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.