Gau Beltzaren seinale eginen dute Elizondon bihartik aitzinerat

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 28a

Urriaren 31n Gau Beltza izanen dela eta, «beldurrak piztu eta iluntasuna bizitzeko» zenbait ekitaldi antolatu dituzte aste honetan Elizondon

Bihar, urriak 29, eta ortzirale arratsaldean, urriak 31, jardunaldi ugari prestatu dituzte Elizondon:

Urriak 29

17:30ean 3 eta 6 urte bitarteko haurrendako marrazki tailerra eginen dute Arizkunenean eta ondotik, 18:45ean, 6 eta 10 urte bitartekoendako beldurrezko ipuinen kontaketa eginen dute liburutegian.

Urriak 31

17:00etan Elizondoko adinekoen egoitzan bildu eta hortik abiatuko dute kalejira herriko plazaraino. Ondotik, 17:30etik 18:30era bitarte, aurpegi margoketa izanen dute eta txokolate beroa eskainiko dute. 18:30ean, 7 urtetik goitiko haurrak dendaz denda pasatuko dira eskean eta beldurraren gorapea deiturikoa izanen dute liburutegi parean; bidenabar, 7 urtetik beheitikoendako ipuin kontalaria izanen da plazan. 19:30ean etxetik ekarritako beldurrezko idatziak erreko dituzte eta 20:00etan dantzaldia eginen dute plazan. Gainera, gaztaina jatea eta sagardo dastaketa ere eginen dituzte tarte horretan. Bertzalde, 19:00etatik 21:30era bitarte, Hiruko Scape Room lokalean Gau Beltzaren harira, jardunaldi bereziak eskainiko dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun