Aritz Elizegi gartzaindarrak XVI. Irun Hiria pala txapelketa ere irabazi du

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 28a

Aritz Elizegi gartzaindarrak eta Bergarako Gorka Irizarren irabazi dute bigarren mailako Irun Hiria pala txapelketa.

Irungo Kurpil Kirolak elkarteak antolatutako XVI. Irun Hiria pala txapelketako finalak jokatu zituzten larunbatean Uranzu pilotalekuan. Denera 21 bikote aritu dira, lehen eta bigarren mailan. Bigarren mailako finalari dagokionez, Aritz Elizegi gartzaindarra eta Bergarako Gorka Irizar suertatu ziren txapeldun, Aitor Nuini eta Aranberriri 25-17 irabazita.

 

Bergarako Gorka Irizarrekin bikote eginez, bigarren mailako finala irabazi zieten Aitor Nuini eta Aranberriri

Aipatzekoa da Aritz Elizegik laugarren txapela duela azken hilabetean. Irail hondarrean Nafarroako bigarren mailako master txapelketa irabazi zuen, Etxauriko Xabier Zubialderekin bikote eginez. Urri hasieran, Otsagabiko bigarren mailako txapela irabazi zuen, Zigako Martin Mendibururekin eta astebete beranduago Iruritako lehen mailako txapelketa irabazi zuen, Narbarteko Egoitz Gamiorekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun