Xorrotx eta fin Gau Beltza

Harria hileta artearen bilakaeran

Xorroxin irratia

Gau beltza, Arimen gaua...urriaren 31n, santu guzien egunaren bezperan. Azken urteetan Gau Beltzako hainbat ohitura berreskuratu dira gure herrietan. Bertzetik, hilerri edo kanposantuetan ere gure artetik joandakoak oroitzeko eguna ere izaten da azaroaren lehena, kristautasunaren eraginez.
Egun hauetan ez ezik, urte osoan lanean aritzen dira Arizkungo Souletarrak.
Hileta artea aunitz aldatu da urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi bilakaera hori jarraitu dute Cesareo eta Albaro Soule aita semeak. Albaro Soule hargina gure artean izan dugu goiz honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun