Heldu den astelehenetik ortziralera bitartean Almandozko tunela itxiko dute Irungo noranzkoan 07:30etik 19:30era. Almandozko tunel barrenean moldaketa lanak egin behar dituzte, eta tarte horretan trafikoa Belateko portutik, NA-1210 errepidetik, desbideratuko dute. Iruñerako erraila, berriz, normaltasunez irekia egonen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.