Gan-torri bus zerbitzua izanen da Elizondoko ferietan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 23a

Baztango Gizarte Zerbitzuak Gan-torri bus zerbitzua antolatu du Elizondon barna ferian ibili ondotik Baztango hamabortz herrietarat bueltatu ahal izateko

Ortziralean eskainiko da autobus zerbitzua eta herrietara bueltatu ahal izateko, bi bide diferente eginen dituzten bi autobus izanen dira. Lehenbizikoa, Elizondoko ikastolako parke ondotik atera eta Zigaurrerantz joanen da eta bigarrena, berriz, Azpilkuetarantz joanen da. Zigaurre aldera joanen den autobusa 03:00etan eta 04:45ean abiatuko da eta herri hauetatik pasatuko da:

  • Lekaroz
  • Gartzain
  • Irurita
  • Arraioz
  • Oronoz-Mugairi
  • Almandoz
  • Berroeta
  • Aniz
  • Ziga
  • Zigaurre

Azpilkueta aldera joanen dena, aldiz, 04:00etan eta 05:45ean abiatuko da eta herri hauetatik pasatuko da:

  • Arizkun
  • Erratzu
  • Amaiur
  • Azpilkueta

Zerbitzuak hiru euroko kostua izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun