Beñat Verde Mugiro

Elizondoko feriak hizpide

Xorroxin irratia 2025eko urriaren 23a

Urteroko moduan, udazkeneko feriak ospatuko dire bihar eta etzi Elizondon. Aziendarik gabeko feriak izan arren, gainerako ohiturek segituko dute. Besta egunak izanen dira aunitzentzat baina Elizondoko herriarentzat lan haundia ere bai aitzinetik eta egun horietan. Herriko alkate eta kargudunek nola boluntarioek osatutako lantaldea ari da guztia atontzen. Telefono deiak, mezuak, bilerak… ordu aunitzetako lana da baina merezi zuela ere ez dago dudarik.
Beñat Verde Mugiro Elizondoko alkatearekin mintzatu gara goiz honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun