Baztango Zine Kluba martxan jarriko dute, berriz ere, bihar Arizkunenean

Ttipi-Ttapa

Aftersun pelikulako eszena.

Aurtengo maiatzean Baztango Zine Kluba martxan paratu zuten eta ordutik, sei hilabete hauetan zehar, zenbait saio eskaini dituzte. Biharko egunean, Aftersun pelikula eskainiko dute Arizkunenean, 19:00etan.

Baztango Zine Klubak bere ateak irekiko ditu, bertze behin; oraingoan, Charlotte Wells zuzendariaren Aftersun filmarekin.

Aftersun pelikula aita eta alaba baten arteko harremanaren inguruan datza; Sophiek aita maitagarri eta baketsu batekin igarotako udak gogoratzen baititu etengabe, atsegin zuen aita hori, gaur egun aurkitu ezin duen bitartean. Bide batez; nostalgia, hutsune eta maitasun sentsazioek beteko dute Arizkuneneko gela bihar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun