Kortariko gasnak Ordizia Txapeldun lehiaketa irabazi du borzgarren aldiz segidan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 22a

Julen Arburua sari banaketa ekitaldian. Argazkia: Ordiziako Udala.

Gaur goizean egin dute Ordizian XXXVIII. Ordizia Txapeldun Gazta Lehiaketa. Iraileko gazta lehiaketan irabazi duten azken hamar artzain edo gaztandegiek zuten aurkezteko aukera, eta horien artean nagusitu da Orabideko Kortariko gasna. Urrezko Gazta ere irabazi du gaztandegiak.

Borzgarrenez segidan irabazi du Kortariko Bordak Ordiziako Txapeldunen lehia, eta denera sei aldiz nagusitu da Ordiziako Txapeldunen Txapelketan. 

Aurten araudi aldaketa eginda, azken hamar urteetako txapeldunek parte hartu beharrean, azkan hamar txapeldunek hartu dute parte. Kortariko gasnak 9,17ko puntuazioa lortu du txapelketan. Bigarren saria La Leze gaztandegiak jaso du (8,92 puntu), eta hirugarrena Ondarrek (8,20). 

Urrezko Gazta saria ere irabazi du Kortariak bederatzi puntu baino gehiago lortu dituelako. Azken urteetan zortzi puntu baino gehiago lortzen zituzten gaztek irabazten zuten sari hori, baina, azken urteetako «kalitate maila igoera» ikusita, aurten bederatzi puntura igo dute. Hala ere saria irabaztea lortu dute baztandarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun