Oholtza gisa jardun dute Elizondoko karrikek LEB Intensif festibalarekin

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 21a

Ortziraletik igandera bitarte emanaldi eta antzezlan diferenteez disfrutatzeko aukera eduki dute Elizondoko karriketan, LEB Intensif festibalari esker.

Argazkiak: Ondikol

Lengoaia Eszeniko Berriak (LEB) programaren baitako, LEB Intensif festibalak geldialdia egin du asteburu honetan Elizondon eta ortziraletik igandera bitarte, emanaldi diferenteez disfrutatzeko aukera eskaini diete herritarrei.

Jaialdiaren helburua, «abangoardia eszenikoa landa ingurunera hurbiltzea» izanik, Elizondoko karrikak eszenatoki bihurtu dituzte hiru egunez eta hamabi ikuskizun eskaini dituzte herriko leku desberdinetan. Bidenabar, publikoak artistekin konektatzea lortu dute une oro eta oroimenerako momentu bereziak oparitu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun