Joan den astean lehenbiziko txanda egin zuten eta asteburu honetan, bigarren txandarekin batera, hetsi dituzte aurtengo bestak. Ortziralean, haurren eguna ospatu zuten eta, horrez gain, patata tortilla lehiaketa eta afari herrikoia ere egin zituzten. Larunbatean bestak akitu eta borobiltzeko, herri kirol jaialdi arrakastatsua eta, aspaldiko partez, akordeoiak alaturiko zikiro jatea izan zuzten.