Zikiroa jan eta giro sanoa sortzea zuten helburu eta halaxe izan zen; 100 lagun inguru bildu baitziren Baztanberri gibeleko aldean auzotarren konpainian eguna disfrutatzeko asmoz. Horrela, haurrendako zein helduendako prestatutako jokoekin, musikarekin, barrideen arteko solasaldiekin, irriekin eta gehiagorekin bete zuten eguna eta auzoko zikiro jatea ohitura bilakatzeko asmoarekin, hurrengo urtekoaren zain daudela adierazi dute barrideek.