'Mundu txikiak, istorio haundiak' tailerra Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 17a

Akelarre kulturgunean izanen da tailerra. Argazkia artxibokoa, kulturgunea aurkeztu zutenekoa.

Elizondoko Akelarre kulturgunean emanen dute, 11:00etatik 12:30era. Larunbat honetan hasita, hilabeteko lehenbiziko eta hirugarren larunbatetan eginen dute. Haurrendako, gazteendako eta helduendako irekia da eta aitzinetik izena eman behar da. 

Esplikatu dutenez, «egunerokotasunean eta naturan aurkitutako elementuekin miniaturazko munduak eta pertsonaiak» sortuko dituzte istorioak kontatzeko. «Baita alderantzizko bidea ere». Sei urtetik goitiko haurrendako da, antolatzaileek adierazi dutenez, «adin guzietako jendearendako». Hala ere, sei eta bederatzi urte bitartekoek heldu batekin joan beharko dute. 

Josune Gorostegik emanen du tailerra baina elementuak biltzera kanpora aterako dira. Saio bakoitzean gehienez hamabortz laguneko taldeak izanen dira eta saio bakoitzeko hiru euro ordaindu beharko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun