Pilarika ermitara urteroko bisita egin dute zigatarrek eta bisitariek

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 15a

Eguraldia lagun, Pilarika ermitan izan dira asteburuan zigatarrak. 

Testua eta argazkiak: Arantxa Gamio. 

Amabirjina hartuta, Putxurin beheiti abiatu ziren zigatarrak eta bisitariak Pilarika ermitara. Meza aditutakoan, hamaiketako ederra egin zuten, tartean baztan-zopak janez. Trikitixa eta pandero soinuak lagun, barride arteko solasaldi batzuk egin ondotik, herrira buelta egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun