Bestak 2025

Gartzaingo bestei itxiera emanen diete ortzirale eta larunbat honetan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 15a

Iazko asteburukoa. Argazkia: Kattalin Arraztoa.

Pasa den asteburuan ospatu zuten gartzaindarrek aurtengo besten lehenbiziko zatia eta bigarrenari heltzera doaz oraingoan 

Egitarau ederra prestatu dute bi egunak borobiltzeko:

Urriak 17, ortziralea

14:00etan haurren bazkaria eta 15:00etan haurren jokoak. 17:00etan txokolate beroa eta 19:00etan patata tortilla lehiaketa. 21:00etan afari herrikoia eta 22:00etan bingoa.

Urriak 18, larunbata

11:30ean herri kirolak. 14:00etan zikiro jatea Andonik alaiturik eta 23:30ean Dj Bako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun