Aritz Elizegik eta Egoitz Gamiok irabazi dute Iruritako pala txapelketa

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 14a

Iruritako pala txapelketako hiru kategorietako finalistak, txapeldunak eta txapeldunordeak, sari banaketaren ondotik.

Bigaren mailan Aingeru Olabe eta Dario Trantxe suertatu dira txapeldun eta txapelketa mistoan Mikel Nuin eta Irati Nuin aita-alabak.

Iruritako pala txapelketako finalak jokatu dituzte asteburu honetan. Lehen mailako finalean, Gartzaingo Aritz Elizegik eta Narbarteko Egoitz Gamiok 25-22 irabazi zieten Narbarteko David Albiasuri eta Zigako Xanti Ibarrari. Pilotari onenaren saria ere Egoitz Gamiok eraman zuen.

Lehen mailan, Gartzaingo Aritz Elizegi eta Narbarteko Egoitz Gamio izan ziren txapeldun.

Bigarren mailako finalean, Elizondoko Aingeru Olabek eta Dario Trantxek 25-19 irabazi zieten Berroetako Asier Gamiori eta Unai Santxotenari.

Txapelketa mistoan, berriz, Iruñeko Mikel Nuin eta Irati Nuin aita-alabek 25-21 irabazi zieten Soraureneko Leireri eta Koxkiri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun