Profesionalen arteko zesta punta jaialdia eginen dute larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 15a

Lehenbiziko aldiz zesta punta profesionalaz gozatzeko aukera izanen dute Elizondon urriaren 18an.

Zesta punta profesionaleko 2025-2026 denboraldiari Elizondon emanen diote jarraipena heldu den asteburuan. Horrela, urriaren 18an, bi partidaz disfrutatzeko aukera edukiko dute herritarrek Elizondoko Juanjo Atxa Mindegia pilotalekuan. 19:00etan hasiko dira partidak; lehenbizi, Ihart eta Eneritz, Maite eta Maialenen kontra jokatuko dira eta ondotik, Erkiaga eta Zabala, Barandika eta Lekerikaren aurka arituko dira.

Sarrerak egunean berean pilotalekuan erosten ahalko dira 14 eurotan edota bertzenaz, aurresalmentan erosi daitezke 12 eurotan. Hamabortz urtez beheitikoek ez dute sarrerarik ordaindu beharrik izanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun