[ARGAZKIAK] Erratzuko Altxuko Dendaren 20. urteurrena ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 14a

2005ean ireki zuen Koldo Uribe-Etxebarria Almandozek Altxuko Denda Erratzun. Hogeigarren urteurrena ospakizun batekin ospatu zuten larunbatean, eta herritar eta bezero aunitz hurbildu ziren. 

Altxuko Dendako arduradun Koldok TTIPI-TTAPAri kontatu dionez, dena «ederki» atera eta «hainbertze jende» bildu zen larunbateko ospakizunean.

Alazne Untxalo Erregerena eta Malen Altzuart Aranburu bertsolariak, Mikel Alzate Cordoba txistularia eta Eider Irisarri Iturburua, Ane Alzate Cordoba, Nahia Ibargarai Santesteban eta Laia Tapia Rekarte musikariak aritu ziren ekitaldian.

Dendako arduradunak hitzaldi bat egin zuen hogei urteen errepaso bat eginez eta herritarrak eskertuz. Hildako bezeroak oroitu zituen eta bezero batzuei loreak ere oparitu zizkien. Besta borobiltzeko, hamaiketakoa banatu zuten. «Ni arras gustura gelditu naiz  eta bezeroak eta herritarrak ere eskertuta daude».  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun