Emakumeek politika munduan bizi duten egoeraz hausnartzeko mahai ingurua eginen dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 13a

Iaz Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunean Balleko Etxetik egindako omenaldia

Urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horren bueltan emakume horien omenezko seinalea eginen dute Elizondoko liburutegian urriaren 28an

Landa eremuko emakumeak, Nafarroako politikaren bazterretik erdigunera ekarriko dituzte urriaren 28an, Elizondoko liburutegian, arratsaldeko 18:30ean; Emakumeek politikan parte hartzeko aukerak eta oztopoak: denok partekatzen duguna izeneko hitzaldiaren bitartez. 

Horrela; Aintzane Ariztegik, Alazne Sansiñenak eta Arantxa Arregik gidatuko dute solasaldia eta hainbat esparrutako ahots zein ikuspegiren laguntzaz emakumeen partaidetza politikoaz mintzatuko dira. Bidenabar; bizipenak, oztopoak, ikaskuntzak... partekatuko dituzte politika berdinzale, anitz eta feminista kolektiboki sortzeko aurrerapausuak emanez. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun