Senior taldeari dagokionez, Joxe eta Totu Iturzaeta anai-arrebak, Itsaso Salaburu eta Gurutze Aizpuru izanen dira entrenatzaileak; jubenil mailako taldea Jon Medranok eta Jose Mari Garmendiak gidatuko dute; kadete mailakoa, Iñaki eta Jone Uriarte aita-alabek; infantil mailakoa, Miren Arraztoak eta Iraide Iturregik; alebin mailakoa, Santiago Ibargaraik eta, benjamin mailakoa, Irati Neolek eta Naroa Iparragirrek.
BKT Baztango Kirol Taldeak eskerrak eman nahi dizkie babesleei, Baztango Balleko Etxeari, Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Eskubaloi Federazioari eta beraien seme-alabek kirola egin dezaten BKT aukeratzen duten familiei.