Bestak 2025

Gartzaingo bestak hasiko dituzte ortzirale honetan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 8a

2024ko Gartzaingo bestetakoa. Argazkia: Utzitakoa.

Gartzaindarrek bestak hasiko dituzte asteburu honetan eta segida emanen diete bestei heldu den asteburuan ere

Bestei hasmenta eman eta lehenbiziko asteburuaz gozatzeko egitarau ederra prestatu dute:

Urriak 10, ortziralea

16:00etan txupinazoa eta ondotik mus txapelketa. 19:00etan Tuku-Tuku txarangarekin itzulia eta 21:00etan Baztan zopak. Ondotik, DJ Bull.

Urriak 11, larunbata

14:00etan gazteen bazkaria eta 16:30ean haurrendako jokoak eta aurpegi margotzea. 17:00etan gazteen jokoak eta 21:30ean afari herrikoia. Ondotik, dantzaldia Muxutruk taldearekin.

Urriak 12, igandea

12:00etan meza nagusia Ariztegiko ermitan eta luntxa. 17:30ean Hauspolariek eta 19:30ean dantza herrikoiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun