'Nola zaindu norbera eta elkar amatasun garaian?' hitzaldia emanen dute bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 7a

AMArtean zikloko azken mahaingurua izanen da biharkoa, zaintza izpide hartuta, autozainketa zein ingurukoen zaintza uztartzeaz mintzatuko dena

PAREAK elkarteak gidatuko du bihar zaintzaren inguruko hausnarketarako gomita proposatuko duen hitzaldia, Arizkunenean, 18:00etan. 

Amatasunean, gainerakoak zaintzeko autozainketa alde batera uztea ohikoa bilakatzen ari da Halaber, zaintza sakrifizio gisa ulertzera eramaten du horrek eta horri buelta emateko asmoz, zaintza oro, norberarena zein ingurukoena uztartzeaz hausnartuko dute bihar Arizkunenean. Hari berari jarraiki, gainerakoak zaindu ahal izateko autozaintza beharrezkoa dela nabarmenduko dute, zaintza eskubide gisa ulertzeko helburuarekin.

Mahaingurua irekia izanen da eta herritar orori parte hartzeko gomita zabaldu diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun