Almandozko eskola bizi-bizirik dagoela argi utzi dute azken aldian

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 7a

Azken aldian, Almandozko eskolan Palestinaren eta bereziki palestinar haurren aldeko elkartasun keinuak egin dituzte eta haurren minbiziaz hausnartu dute ADANOk antolatutako tailerraren bidez

Argazkiak: Miren Sobrino

Azken asteotan Almandozko eskolan jarduera solidarioak egin dituzte, bidenabar, eskola bizi-bizirik dagoela argi utzi dute.

Batetik, palestinar herriarekiko eta bereziki palestinar haurrekiko elkartasun keinuak egin dituzte, Gure haurrak ere badira ekimenera batuz. Horrela, irailaren 16an herriko frontoian mural margotu zuten, margoketan parte hartzera eskola komunitate osoa zein herritarrak gonbidatuz. Bide beretik, ekimenak are eta gehiago indartzeko, urriaren 2an, Palestinari babesa eskaintzeko elkarretaratzea egin zuten eskolako sarreran.

Bertzetik, urriaren 3an, haurren minbiziari buruz hausnartzeko aukera aprobetxatu zuten ADANO elkarteko hezitzaileek gidatutako tailerraren bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun