Otsagabiko pala txapelketan baztandarrak gailendu dira

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 7a

Baztango pilotariek irabazi dute Otsagabiko pala txapelketa, lehen nahiz bigarren mailan.

Lehen mailan Berroetako Josu Gamio eta Zigako Mikel Igoa lehengusuak suertatu dira txapeldun eta bigarren mailan Gartzaingo Aritz Elizegi eta Zigako Martin Mendiburu.

Asteburu honetan jokatu dituzte Otsagabiko pala txapelketako finalak eta bi txapelak Baztango pilotariek jantzi dituzte. Lehen mailan, Berroetako Josu Gamio eta Zigako Mikel Igoa lehengusuak suertatu ziren txapeldun, finalean Otsagabiko Martin Contin eta Iruñeko Iñaki Razkin 25-16 irabazita. Bigarren mailan, berriz, Gartzaingo Aritz Elizegik eta Zigako Martin Mendiburuk 25-19 irabazi zieten Zubialderi eta Mujikari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun