Elizondok eta Elbetek elkarbanatzen duten Beartzun auzoko bestak ospatu dituzte larunbatean. Pantxito Etxartea auzotarrak piztu zuen lehen suziria eta gogoan izan zuen Mayi Juanikotena zena. Txupinazoaren ondotik, Jo ala Jo taldeko erraldoiak ibili ziren auzoan, Baztango Gaitarien laguntzarekin. Doneztebeko Santamaria jatetxeak zerbitzatu zuen bazkarian 80 bat lagun elkartu ziren eta plazan jokoak eta herri kirolak izan zituzten. Francisco Santxotenaren musikarekin dantzatuz eta bingoan eta bertze lehiaketetan jokatua akitu zuten eguna, giro ederrean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.