Batera Aske elkarteak, urritik abendurat bitarte, aniztasun funtzionala duten gaztetxoendako aisialdirako eta garapen pertsonalerako tailerrak antolatu ditu Elizondoko Lanbide Eskolan. 5 saio eskainiko dituzte eta helburua konfiantzazko gune bat sortzea izanen dela ziurtatu dute, are, momentuak gozatzea eta laguntasun loturak bultzatzea ahalbidetuz.
Izen ematea zabalik dago dagoeneko eta hemen klikatuta egin daiteke. Bertzalde, zalantzaren bat izanez gero informazio gehiago eskuratzeko 680 155 746 zenbakira deitu daiteke.