Elizondon aurrebegirale titulua ateratzeko ikastaroen izen ematea etzi arte irekita egonen da

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 1a

Azaroan eskainiko dituzte aurrebegirale titulua ateratzeko daoako ikastaroak Arizkunenean 14 eta 17 urte arteko gaztetxoendako.

Aisialdia eta denbora librearen mundua gustuko duten 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek aurrebegirale titulua ateratzeko aukera izanen dute ikasturte honetan. Titulua atera ahal izateko ikastaroak doan eskainiko dituzte Arizkuneneko bilera gelan azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, 09:00etatik 14:00etara.

Ikastaroetan parte hartzeko aitzinetik izena eman beharko da 689 035 078 zenbakira deituta edota gizartezerbitzua@baztan.eus helbidera idatzita. Ortzirale honetan, urriaren 3an, itxiko da izen ematea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun