Sariak banatzeko hamahiru kategoria diferente bereizi dituzte eta horrez gain, hamaika sari espezial ere banatu dituzte. Hiru baztandarrek sariren bat eskuratzea lortu dute eta Orozkoko Arbaiza anaiak izan dira asteburuko arrakastatsuenak, hamahiru sariketa diferentetan zortzi aldiz lehenbiziko hiruren artean geldituz. Horien artean, 12tik 24 hilabetera bitarteko arren kategorian eta 18tik 24 hilabetera bitarteko emeen kategorian lehenbizikoak geldituz. Horrez gain, sari espezialen artean, arren arteko genetika indize hobekienaren saria ere Orozkora eraman dute bi anaiek.
Tokian tokikoei dagokionez, Angel Mitxelena Iparrea iruritarrak eraman du 2tik 4 urtera bitarteko arren lehenbiziko saria eta Baztango ar hoberenaren saria ere. Bertzetik, Juan Jose Iñarrea Rekarte erratzuarrak lortu ditu 6tik 8 urtera bitarteko behi hoberenaren saria eta Baztango eme hoberenarena. Azkenik, Isabel Laurnaga Agerrebere arraioztarrak lortu du 4 urtetik goitiko bigarren ar hoberenaren saria, Azozko Javier Iraizoz Ibarrolaren gibeletik.