Elizondon, udazkeneko feria eginen dute urriaren 24an eta 25ean eta Saharaztan elkarteak tonbola solidarioarekin presentzia izanen du bertze behin. Urtero bezala, bi egunetan bildutako dirua Oporrak Bakean proiektuaren bidez uda igarotzera etortzen diren haur sahararren bidaia ordaintzeko erabiliko du.
Tonbolako sariak biltzen hasiak dira eta herritarrengana jotzen dute oraingoan, beraien parte hartzea aunitz eskertuko dela adieraziz. Horrez gain, dirurik, ez, eta bakarrik opariak onartuko dituztela jakinarazi dute.
Sariren bat eman nahi izanez gero saharaztan@hotmail.com helbidera idatzi daiteke eta urriaren 10a izanen da hondar eguna.