Birgaitze ibilaldia eginen dute bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 29a

Etxeak zaharberritzeaz arituko den ibilaldia bihar 17:30ean abiatuko da Elizondoko plazatik; Baztanen egindako birgaitze lanen berri emanez, herritarrak etxeak zaharberritzera animatzea da ibilaldiaren helburua.

Birgaitzearen inguruko ibilaldi gidatua antolatu dute bihar arratsaldean Elizondon eta herritarrei gomita zabaldu diete parte har dezaten. Iñigo Marcillak gidatuko du ibilbidea eta Baztanen egin diren birgaitze lan batzuk erakutsiko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun