Irailaren 19an jakinarazi zuen Nafarroako Auzitegiak Aroztegiko zazpi auzipetuen kontrako epaia. Eta kartzela zigorraz libratu badira ere, zazpien artean 62.000 euroko isun ekonomikoa ordaindu beharko dute.
Horrela, irailaren 22an, sententzia baloratzeko presntsaurreko masiboa deitu zuen Aroztegiko Elkartasun Komiteak eta epaiaren «argi-ilunak» agerian uzteaz gain, ozenki erran zuen: «Denen lurra defendatzeagatik bortxa eta derrigortze delituengatik kondenatzea, mila euroko kalte ordaina eta 62.000 euroko isuna pagatzera kondenatzea ez da bidezkoa ezta onargarria ere».
Oraingoan, urriaren 1ean, 19:30ean, Arizkuneneko sabaian errepresioari nola aurre egin mintzatzeko mahaingurua antolatu du komiteak.