Berroeta inguruan gizonezko bat hil da bart gauean motoarekin izan duen istripuaren ondorioz

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 28a

Foruzaingoak jakitera eman duenez, ospitalerako bidean hil da 66 urteko gizonezkoa. Ezbeharra bart 23:57 aldera gertatu da, zehazki Almandoz eta Irurita lotzen dituen errepideko 1,900 kilometroan. Motoa errepidetik atera eta zuhaitz bat jo zuen. 

Anbulantzian hil da

Anbulantzian Nafarroako Unibertsitate Ospitalerako bidean zela hil da gizonezkoa. Izan ere, "bihotz-biriketako geldialdian» zegoen istripuaren tokira ailegatu direnean anbulantzia, inguruko mediku taldea, eta suhiltzaileak.

Foruzaingoaren Argiketen Brigadako kideek ari dira istripuaren nondik norakoak ikertzen. Istripu hilgarri horrekin, aurten 32 pertsona hil dira dagoeneko Nafarroako errepideetan,. 2024ko urte osoan 24 pertsona hil ziren. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun