Irailaren 20an, eskola ttikien besta ospatu genuen Oronoz-Mugairin. Besta hau Zugarramurdi, Urdazubi eta Baztango herri ttikiek urtero herri ezberdinean ospatzen dute, eta aurten gure txanda izan da.
Goizean, 10:00etan harrera egin genuen. Ondotik, 10:30ean, ibilaldira joan ginen. Bi ibilaldi zeuden, handia eta ttikia. Handia 6,8 km ingurukoa izan zen, baserrien itzulia, hain zuzen ere. Ttikia, berriz 2,8k m inguruko izan zen herrian barrena. 12:00etan hamaiketakoa, ipuin kontalaria eta aurpegi margotzeak egin genituen Oronozko frontoian.
14:00 inguruan jendea frontoian elkartu eta bazkaltzen hasi zen. Urtero bezala familia bakoitzak bere bazkaria etxetik ekarri zuen eta postre gozoak bertan erosteko aukera izan zen. 15:30etik 18:30era puzgarriak, jokoen parkea, zaldiz ibiltzea, loteen zozketa, musika eta sotopilak izan ziren.
Baztandar anitz hurbildu ziren eta egun zoragarria eta polita izan zen.
Mila esker etorri zineten guztiei eta datorren ikasturtean Erratzun ikusiko dugu elkar.