AMArtean zikloaren baitan, 'Lotura basatiak' antzerki erakustaldia eginen dute etzi Iruritan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 24a

Lotura basatiak, amatasunak ehuntzen dituen lotura basati eta ikusezinen inguruko hasunarketa egiteko antzerkia eskainiko dute Iruritako Gizarte Bilgunean etzi, 19:00etan

Lotura basatiak antzezlan eszenikoa eskainiko dute etzi Iruritako Gizarte Bilgunean, ama izatearen barne borrokan murgiltzeko gomita egiteko helburuarekin. 

Pieza eszenikoa, gorputzaren eta emozioen arteko interbentzio gisa definitu dute egileek, gorputza, mugimendua eta hitza elkartzen baitira pieza honetan, zainketaren eta loturen sakonera eta erraietara zuzenean sartuz. Bide beretik, amatasun gozo, isil eta erromantizatutik atera eta erosotasunetatik kanpo errealitateaz kontzientziatzeko erronka proposatzen du antzerkiak, amatasun esperientzia errealen bitartez. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun