Jurgi Ekizak kontzertua eskainiko du Txokoton bihar

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 18a

Jurgi Ekiza musikaria

Baionako Jurgi Ekiza musikariak kontzertua eskainiko du ortzirale honetan, 22:00etan, Txokoton, Txokoto tabernak antolatuta.

Jurgi Ekiza, Wills Drummond musika taldeko kidea, bakarkako bidean murgilduta dabil azken aldian. 'Argitzala' bigarren diskoa argitaratu berri du eta musika, hitzak eta ekoizpena osoki bere gain hartu ditu diskoan.  Bihar disko berriarekin agertuko da Txokoton.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun