Almandozko eskola Basaburua kuarteleko eskola unitarioa bihurtzeko eskaera Nafarroako Gobernuari luzatzea adostu zuen Baztango Udalak irailaren 1eko bilkuran.
Erabaki honekin Ziga, Aniz, Berroeta eta Almandozko herritarrendako Almandozko eskola erreferentziazko eskola bilakatzea proposatu dute eta horren harira, herri horietako haurrak Almandozen eskolaratzeko beharrezkoak diren dirulaguntzak; horien artean, garraioarako eta jantokiarako baliabideak, Nafarroako Gobernuaren ardurapekoak izan daitezela eskatu dute Baztango Udaletik.