5 eta 12 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendua
Matrikula egiteko info@discoverbricks.es helbide elektronikora idatzi edo 636 47 99 65 edo 636 45 07 45 telefonoetara deitu behar da.
Baztango Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatuta robotika tailerra legoekin antolatu dute, 5 eta 12 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendua. Irailaren 20an, larunbatean eginen dute lehen saioa Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, Discover Bricks irakaslearekin. Bi taldetan banatuko dituzte ikasleak: A taldea 10:00etatik 11:30era eta B taldea 12:00etatik 13:30era.
Matrikula egiteko info@discoverbricks.es helbide elektronikora idatzi edo 636 47 99 65 edo 636 45 07 45 telefonoetara deitu behar da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.