'Ombuaren itzala' zine emanaldia eta ondotik solasaldia eginen dituzte ortzegunean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 16a

'Ombuaren itzala' filmeko eszena bat

Ombuaren itzala zine emanaldia eta ondotik, filmaren zuzendaria den Patxi Biskertek emanen duen solasaldia, ortzegunean izanen dira Iruritako Damaso Zabala Gizarte Bilgunean, 19:00etan

Ombuaren itzala pelikula, auzolanean eraikitako eta Patxi Biskertek 2024an aurkeztutako dokumental gisako filma da, Pello Mari Otaño bertsolariaren omenezkoa. 2024ko azaroaren 30ean aurkeztu zuten filma Zizurkilen eta ordutik Euskal Herrian barna herriz herri proiektatzen ari dira. Oraingoan, Iruritara ailegatuko da eta proiekzioaren ondotik Biskertek solasaldia emanen du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun