Ortzegunetik igandera, lau egunez; musika, dantza eta ospakizun diferentez gozatzeko aukera izan zuten herritarrek eta baita bertara hurbildu ziren guztiek ere. Besta egunetan Elbetera hurbildu ziren guziei «esker onak» adierazi dizkiete elbetearrek. Are, sentsazio gozotik garratzagora pasatuz, «aurten ere, herritarrek larunbat gauean herrian izandako kalteak salatzen» dituztela argi utzi dute.