Ikasturteari hasiera emateko eta osasun arreta duina eskatzeko, elkarretaratzea deitu dute irailaren 17an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 12a

Joan den maiatzean egindako elkarretaratzea.

Irailaren 13an Baztango Osasun Plataformak urteurrena eginen du eta horren harira elkarretaratzea deitu dute irailaren 17rako eta hurrengo aste guzietarako.

Pasa den urtean, mediku faltak herritarrengan sortu zuen ezinegona eta kezkaren ondorioz sortu zuten Baztango Osasun Plataforma. Osasun arreta duina eskatzeko asmoz. Aurten, irailaren 13an, urteurrena eginen du plataformak eta baita ere bertze urte bat eginen du bertako osasun arreta duin faltak.

Horren harira, elkarretaratzea deitu dute plataformako kideek, irailaren 17an, 19:00etan, Elizondoko Osasun Etxearen aitzineko aldean. Are, lehenbiziko mugimendu honi segida emateko, urriko lehenengo asteazkenetik aitzin, hilabetero elkarretaratzeak egitea aurreikusten dela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun