Baztanen erroldatutako 8 eta 17 urte bitarteko neska-mutikoek irailaren 15ean eman dezakete izena eta gainerakoek hilaren 17tik aitzinera
Vitxori Juanikotenak aipatu duenez, «Maria Plazak, Giltxaurdiko arduradunak, eta Jaione Arnalek, eskola berriko entrenatzaileak, hasieratik bat egin zuten gogotsu proiektuarekin eta Idoia Valenciak ere parte hartu du, Nafarroako Triatloi Federazioko lehendakariordeak, eta Saltoki Trikideak Klubak esperientzia eta egitura emanen ditu».
Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ortziraletan eginen dituzte, Elizondoko Giltxaurdi kiroldegiaren instalazioetan, eta Giltxaurdik bere baliabideak paratuko ditu kirol proiektu berri honen eskura. Proiektu polita eta beharrezkoa da, bailarako gazteek kirolaz gozatzeko eta triatloia deskubritzeko aukera berriak irekitzen dituena.