Astelehenean 12:00etan dute hitzordua Foruen Plazan
Udako atsedenaldia gibelean utzita, denboraldi honetako lehenbiziko elkarretaratzea irailaren 15ean, astelehenean 12:00etan eginen dute Baztan-Bidasoko Pentsiodunen Mugimenduko kideek Elizondoko Foruen Plazan. Guttieneko pentsioa guttieneko soldatarekin parekatzea eskatzeaz gain, eskualdeko osasun zerbitzuaren egoera eta Palestinako genozidioa salatuko dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.