Kortariko bordako gasna bigarren izan da Ordiziako feriako lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 11

Kortariko bordako gasnategiko ordezkariak, Ordiziako gazta lehiaketako bigarren saria hartzerakoan.

Irailaren 10ean ospatu zuten Ordiziako feria eta horren barrenean, 52. Artzain Gazta Idiazabal Baserrikoa lehiaketa egin zuten. Orabideko Kortariko bordako gasnak bigarren saria eskuratu zuen, Arabako Ilarduiako La Lezeko gaztaren gibeletik (2022an eta iaz ere irabazle izan zen). Hirugarren postua Zeanuriko Ipiñaburuk eskuratu zuen, laugarrena Egozkueko Loperena gaztandegiak eta bosgarrena Segurako Ondarre gaztandegiak.

Enkantean, gazta irabazlearen erdiarengatik 5.200 euro ordaindu zituen Donostiako Itxaropena jatetxeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun