'Euskara eroso ikasi eta bizi' lelopean, zabalik dago Baztango Suinki euskaltegian izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 10a

Elizondoko Suinki euskaltegian 2025-2026 ikasturterako izen emate epea zabalik dute irailaren 30era artio. Matrikulatzen direnek dirulaguntzak eskatzeko aukera ere izanen dute, Baztango Udalean zein Nafarroako Gobernuan.

«Baztanen eskuaraz eroso bizitzeko; herriko dendetan erosketak eroso egiteko, parkean bertze gurasoekin euskaraz mintzatzeko, lagunekin kafe bat gustura hartzeko», 2025-2026 ikasturterako Elizondoko Suinki-AEK euskaltegian matrikulatzeko epea zabalik dago irailaren 30era arte. 

Aukeran, hainbertze ikasketa plan eskaintzen dituzte; ikastaro presentzialak, online zerbitzua, autoikaskuntza eta bertze. Eta ikasturte honetan euskaraz ikasteko dirulaguntzak eska daitezke bai Nafarroako Gobernuan zein Baztango Udalean. Dirulaguntzen inguruan gehiago jakiteko hemen dago informazioa eskuragai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun